Behagi. Gipuzkoako Gizarte Behatokia. Observatorio Social de Gipuzkoa

Gipuzkoako Foru Aldundia

Lurraldeko enplegagarritasun eta gizarte-kohesioa 2020 urteari begira

Jardunaldi honetako helburua da aurrera egitea Gipuzkoatik burutzen ari den sustapen ekonomiko eta tokiko garapenerako esfortzuei loturiko
enplegu-politika eta inklusioaren aldeko garapenerako estrategian. Gizarte Politika eta Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka Departamentuek antolaturiko jardunaldi hau berariaz bideratzen da gizartezerbitzu, tokiko garapen eta ekonomia sustapenean jarduten duten pertsona eta erakundeei: oinarrizko gizarte-zerbitzuak, Hirugarren Sektoreko erakundeak, tokiko garapenerako erakundeak, gizarteratzeko enpresak, etab.

INFORMAZIO GEHIAGO

Haunditu

Eskuragarri dago Gizarte Politikako Departamentuaren 2016ko memoria

Memoria honetan urtean zehar egindako jarduera garrantzitsuenak jasotzen dira, kudeatutako programa eta prestazioak kontsultatzeko aukera emanez, eta Gizarte Politikako Departamentuak egindako jarduerei buruzko ikuspegi orokorra eta zeharkakoa eskainiz. Dokumentua bi zatitan banatzen da. Lehenengoan, Departamentuak dituen zerbitzu desberdinek 2016 urtean zehar izandako jarduera aztertzen da. Bigarrena, aurreko urteetako «Eskaintza eta jarduera» ordezkatzen duen eranskin batek osatzen du. Bertan, plaza, egonaldi, diru-laguntza eta zerbitzuei buruzko datu estatistikoak biltzen dira.

INFORMAZIO GEHIAGO

Haunditu

Aurre!: Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako lehengo Foru Plana

Aurre!-ren helburu nagusia izango da emakumeen kontrako indarkeriari aurre egingo dion politika publiko berri bat garatzea, modu transbertsal batean. Aurre! Plana lau interbentzio alorretan egituratuta dago: prebentzioa eta sentsibilizazioa, prestakuntza, ikerketa eta arreta. Jarduera desberdinen artean, biolentzia pairatu dutenekin diharduten langileei nahiz tokiko administrazioko agenteei oinarrizko informazioa eskainiko zaie. Bestalde, biktima diren emakumeei eskainitako arreta maila hobetzearren, Foru Aldundia eta udaletxeak elkarlanean arituko dira lurralde osorako balioko duen jarduera- protokolo batek koordinaturik.

INFORMAZIO GEHIAGO

Haunditu

Eskuragarri daude udal-buletin berriak

Udalen datuak atalean, Behagi-Gipuzkoako Gizarte Behatokian eskuragarri dauden udalerrien inguruko adierazle nagusiak biltzen dituzten buletin berriak deskarga daitezke. Besteak beste, ezaugarri soziodemografiko, mendetasun eta ezintasun-egoeran dauden pertsona eta zerbitzu eta prestazio ekonomiko nagusien estalduren inguruko datuak eskaintzen dira. Halaber, udal-adierazle adierazgarrienen aukeraketa azaltzen da sexuaren arabera bereizia, non eskualde eta lurraldeko datuak ere agertzen diren.

INFORMAZIO GEHIAGO

Haunditu

Gizarte zerbitzu eta prestazioen estaldurak gora egin du

Azken bost urteetan, orokorrean, gizarte zerbitzu eta prestazio nagusien estaldura igo egin da Gipuzkoan. Telelaguntza zerbitzua, diru-sarrerak bermatzeko errenta eta mendetasuneko prestazio ekonomikoak dira gehien hazi diren laguntzak. Igo egin dira ere, baina neurri txikiago batean, egoitza zerbitzu eta eguneko zentro foralak. Halaber, etxez etxeko laguntza zerbitzuaren estalduraren murrizketa atzematen da, 760 erabiltzaile gutxiago baititu bost urte hauen ostean.

INFORMAZIO GEHIAGO

Haunditu

Hazten ari da Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen alorreko enpleguaren garrantzia

Krisialdia hasi zenetik, modu progresibo batean hazten joan da Gizarte Zerbitzuen alorreko enplegua, dela neurri absolutuetan (sektore honetan lan egiten duen pertsonen zenbatekoa), dela neurri erlatiboetan (produkzio-sistemaren baitan sektoreak duen garrantzia). 2014ko abenduan Gizarte Segurantzan afiliatutako pertsonen %3,83ak lan egiten zuen Gizarte Zerbitzuetako arloan, 2009ko %3,01eko ehunekoaren aldean. Neurri absolutuak kontuan hartuz, gipuzkoarren gizarte-zerbitzuen alorreko enplegua pasa da 9.301 pertsona izatetik 11.252 pertsona izatera. Horietatik guztietatik 4.321 (%38,4) lanean ari dira egoitza-zentroetan eta besteek lan egiten dute ostatu-baliabide gabeko gizarte-zerbitzuetako zentroetan.

INFORMAZIO GEHIAGO

Haunditu

Gipuzkoako eskualdeetako DBEren hartzaileen arteko desberdintasun nabarmenak

2014.urteko bukaeran Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) jasotzen zuten Gipuzkoako 15.314 unitatek, hau da, jasotzaile diren 21,4 unitate 1.000 biztanleko eta 2013ko abenduaren aldean %8,9 hazi da titularren zenbatekoa. Gaur egungo estaldurak Debagoiena eskualdeko 1.000 biztanleko 16,6 izatetik aldatzen da Debabarrenako 27,8raino. Donostialdean daude DBEren jasotzaile gehienak, eta 2014.urteko bukaeran 7.560 titular zeuden guztira. 2013. urteari dagokionez, Debagoien izan da (%17,1) DBEren titularren hazkuntzarik gehiena izandako eskualdea, eta hazkunde urriena izan du Bidasoako eskualdeak (%4,1).

INFORMAZIO GEHIAGO

Haunditu
 

Udalen datuak

Ezagutu udalerri bakoitzaren egoera
Mapa

Zentroen direktorioa

Txostenak

DENAK IKUSI

Gizarte Politikako Departamentuko 2016ko memoria

Gizarte Politikako Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia-San Sebastián, 2017, 462 orr.