Zer da Behagi

Gipuzkoako zerbitzu eta premia sozialen errealitatearen inguruko difusio eta azterketarako gune bat

Gizarte Zerbitzuen Behatokiaren webgune berriaren oinarriko helburua da informazio garrantzitsu, sistematizatu eta eguneratua eskaintzea biztanleria gipuzkoarraren bizi-baldintza, ongizate eta lurraldean eskaintzen diren gizarte-zerbitzuen inguruan, ondorengo asmoak bete nahi direlarik:

  • modu azkar, erraz eta erakargarri baten bidez ikusgarri bilakatzea gipuzkoar testuinguru sozioekonomikoari erlazionaturiko aldagai eta adierazle kopuru zabal bat, kontuan hartzen direlarik biztanleriaren premiak eta lurraldeko gizarte-zerbitzuen hedatzea;
  • gizarte-arazoen antzemate eta analisia burutzeko lana erraztu eta aberastea, eta baliagarri gertatzea izaera prebentiboagoa duten ekimen batzuek abian jartzeko;
  • eta ahalbidetzea Gipuzkoako gizarte zerbitzuen maparen berariazko helburuen esparruan zenbait adierazleren jarraipena egitea.

Datu Banku hau diseinatu da, eta horientzako lehenetsita zuzentzen zaie ondorengo pertsona eta taldeei:

  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamendu eta udalerrietako gizarte-zerbitzuetako arduradun tekniko eta politikoei.
  • Gizarte-zerbitzuetako alorrean irabazi asmo gabeko erakunde eta enpresa pribatuetako arduradun teknikoei.
  • Gizarte-politika eta zerbitzuen alorrean interesa duten gradu eta masterreko irakasle, ikerle eta ikasleei.
  • Hedabideei.
  • Gizarte-zerbitzuetako pertsona erabiltzaile eta berauen familiei, eta, oro har, Gipuzkoako lurraldeko gizarte-zerbitzuen inguruko informazioa kontsultatu nahi duenarentzat.

Une honetan webgunean garrantzitsua den informazio kantitate eta aniztasuna izan arren, gure asmoa da hobetu eta zabaltzea gipuzkoar biztanleen bizi-baldintza eta ongizatearen inguruan jasotako informazioa. Hori dela-eta, nahiko genuke harremanetako atalaren bitartez erabiltzaile zareten pertsonen ekarpenak igorriz partaide izatea.

Mila esker.