Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Jokabidezko publizitate cookieak

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.

Behagi. Gipuzkoako Gizarte Behatokia. Observatorio Social de Gipuzkoa

Gipuzkoako Foru Aldundia

Gizarteratzearen arretarako jardunbide egokien III. Jardunaldiak: ikerketa, kudeaketa eta esku-hartze ekimenak

Euskaliten 27. Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen esparruan, Gipuzkoako Foru Aldundiak, SIISen laguntzarekin batera, Gizarteratzearen Arretarako Jardunbide Egokien III. Jardunaldiak antolatu ditu, gizarte politika eta arreta-ereduen berrikuntzan oinarrituko direnak. Politika publikoak birbideratzeko beharrari buruz gero eta adostasun handiagoa dagoen testuinguru batean, jardunaldien helburua berrikuntza ildo honetan garatzen ari diren esperientziak ezagutaraztea da, bai eremu publikoan, bai eremu pribatuan eta sozialean martxan jartzen ari direnak.

Ekitaldia urriaren 29an izango da, goizeko ordutegian, Kursaalean. Jardunaldiak aurrez aurrekoak izango dira, edukiera mugatuarekin, eta streaming bidez emango dira. Izen-ematea doakoa da.

INFORMAZIO GEHIAGO

Haunditu

Eskuragarri dago Gizarte Politikako Departamentuaren 2020ko memoria

2020an, COVID-19ak eragindako pandemiaren etorrerak eragin handia izan du Gizarte Politikako Departamentuaren jarduera-eremuetan. Azken urte honetan zehar egindako jarduera garrantzitsuenak biltzen ditu memoria honek, kudeatutako programa eta prestazioak kontsultatzeko aukera eman eta Gipuzkoako gizarte zerbitzuen ikuspegi orokor eta zeharkakoa eskaintzeko helburuarekin.ru.

INFORMAZIO GEHIAGO

Haunditu

Ezagutu nahi duzu zure herriaren egoera?

Udalen datuak atalean, Behagi-Gipuzkoako Gizarte Behatokian eskuragarri dauden udalerrien inguruko adierazle nagusiak biltzen dituzten buletin berriak deskarga daitezke. Besteak beste, ezaugarri soziodemografiko, mendetasun eta ezintasun-egoeran dauden pertsona eta zerbitzu eta prestazio ekonomiko nagusien estalduren inguruko datuak eskaintzen dira. Halaber, udal-adierazle adierazgarrienen aukeraketa azaltzen da sexuaren arabera bereizia, non eskualde eta lurraldeko datuak ere agertzen diren.

INFORMAZIO GEHIAGO

Haunditu

Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen Mapak 869 plaza berri aurreikusten ditu

Dokumentu hau, GFAk gure lurraldean Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren garapen egokia ziurtatzeko erabiliko duen planifikazio tresna da. 2018-2021 Maparen aurreikuspenaren arabera, 869 plaza berri irekiko dira datozen hiru urtetan, gehiengoa egoitza zentroetan (%77) eta mendetasun, ezgaitasun eta buru-gaixotasuna duten pertsonei zuzendutakoak (%83). Gizarte Zerbitzuen eskaintza Gipuzkoako biztanleen beharretara egokitzeaz gain, dokumentuak oinarrizko lurralde antolaketa proposamena barneratzen du, non lurraldea bederatzi eskualdeetan banatzen den, EAEko Mapak zehazten duen biztanle-eremuak errespetatuz.

INFORMAZIO GEHIAGO

Haunditu

Aurre!: Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako lehengo Foru Plana

Aurre!-ren helburu nagusia izango da emakumeen kontrako indarkeriari aurre egingo dion politika publiko berri bat garatzea, modu transbertsal batean. Aurre! Plana lau interbentzio alorretan egituratuta dago: prebentzioa eta sentsibilizazioa, prestakuntza, ikerketa eta arreta. Jarduera desberdinen artean, biolentzia pairatu dutenekin diharduten langileei nahiz tokiko administrazioko agenteei oinarrizko informazioa eskainiko zaie. Bestalde, biktima diren emakumeei eskainitako arreta maila hobetzearren, Foru Aldundia eta udaletxeak elkarlanean arituko dira lurralde osorako balioko duen jarduera- protokolo batek koordinaturik.

INFORMAZIO GEHIAGO

Haunditu
 

Udalen datuak

Ezagutu udalerri bakoitzaren egoera
Mapa

Zentroen direktorioa

Txostenak

DENAK IKUSI

Gizarte Politikako Departamentuko 2020ko memoria

Gizarte Politikako Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia-San Sebastián, 2021, 458 orr.